Lehena: Galdakaoko Elizateko ikastola eta herri ikastetxeetako lehen irakaskuntzako (bostgarren mailatik aurrera) eta bigarren irakaskuntzako zikloko ikasle guztiek parte hartu ahal izango dute.
Bigarrena: Lanak DinA4 (21x29,7) orrian edo folio tamainako orrian egin behar dira. Pintura eta marrazkiak egiteko edozein prozedura erabil daiteke, baina, betiere, kolorean.
Hirugarrena: Lehiaketaren gaia Botanikaren gaineko XXX. Eskola Lehiaketako zerrendako landare, zuhaitz eta zuhaiskei buruzkoa izango da.
Laugarrena: Partehartzaile bakoitzeko lan bakarra onartuko da. Lanak, Maiatzaren 30 baino lehen ekarri beharko dira Barrengorri Elkarte Mikologikoaren lokaletara (Juan Sebastian Elcano, 28), arratsaldeko 18,30etatik gaueko 21,00etara.
Bosgarrena: Epaimahaiko buru Mª Carmen Alvarez Bedia pintore ezaguna izango da, eta haren erabakiak apelaezinak izango dira.
Seigarrena: Lehen irakaskuntzako partaideei (10-12 urtekoak) sei sari emango zaizkie eta bigarren irakaskuntzako lehen ziklokoei (13 eta 14 urtekoak) beste sei.
Zazpigarrena: Aurkeztutako lan guztiak Gurutzeko Plazan egongo dira ikusgai Ekainaren 8an.
Zortzigarrena: Epaimahaiaren erabakia XXX. Aste Botanikoaren azken egunean (Ekainaren 8an) emango da jakitera, eta sariak ere egun horretan banatuko dira.