| RUSCUS ACULEATUS : ERRATZA |
Ruscus aculeatusa Liliaceae-en familiakoa den eta zuhaizka forma duen espezie iraunkorra dugu. Artadi eta baso hostoerorkorretako leku ospeletan zabalduta dago. Espezie honek otsaila eta maiatza bitartean loratu eta fruituak ematen ditu. Metro bateko zurtoina izatera hel daiteke eta bere hostoak ez dira izatez hostoak, loreak eta fruituak daramatzaten adar eraldatuak baizik (kladodioak). Benetako hostoak oso txikiak dira, ez dira antzematen eta euren galtzarbetik kladodioak (hosto berde, zorrotz, faltsuak) ateratzen dira.
Loreak txikiak eta zuri berdexkak dira eta fruitua 10-15 mm-ko diametroa duen baia gorri, globulutsua da.
BITXIKERIAK.-
Ruscus aculeatus-ak, besteak beste, propietate gosegarriak diuretikoak eta kosmetikoak ditu.
Odol basoak urkurtzeko eta edemen kontrako propietateak direla eta oso egokia da gorrituta dagoen eta delikatua den eskuen azala tratatzeko. Era berean, landarearen estraktua edo aterakina bizarra moztu osteko zein eguzkia hartu ondorengo lozioak egiteko erabiltzen da. Gainera, barizeak, hemorroideak, hezueria eta ile-tratamenduetan ere erabiltzen da.
Zenbait tokitan kimuak jaten dira zainzuriak edo esparragoak balira, eta haziak kafearen ordez.
Azpimarratu behar dugu erratzaren fruitua gorostiaren antzekoa izatearen ondorioz, gabonetan zuhaizka hau batzen dela etxeko dekoraziorako, gure basoetako espezie ikusgarri honen populazioetan izaugarrizko kalteak eginez. Aipatuitako bi espezien arteko antzekotasunagatik Bizkaiko hainbat lekutan erratzari gorosti faltzua deitzen zaio. Beste aldetik, espezie hau izen bereko tresna (erratza) egiteko erabili dela esan beharra dago.